XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erretratua

Zineko mitoa: Charlot

(1889-1910)

Charles Spencer (Charlie) Chaplin, Charlot ere deitua, London-en jaio zan 1889. urtean.

Haurtzaro gogorra izan eban eta gaztea zalarik komiko bihurtu zan.

BARIETATE KONPAINIA bateko partaidea zan 1910.ean Estatu Batuetara joan zanean.

Hiru urte gerotxoago ospetsu egingo eban janzkeraz agertu zan: kapela baltza, bastoia eta belaunetakodun frakak.

Jendeari barrea eginazoten eutsan, baina baita penea emon ere.

Charlot-ek egindako filmeen artean doguz Mutikoa eta Urrearen ameskeria.

Filmerik ezagunena, ostera, Diktadore handia izan zan.

Bertan HITLER diktadoreari eta partidu nazi alemanari burla egiten jako.

Charloten azkenengo fllmeak Candilejas eta Errege bat New York-en izan ziran.

Chaplinek pelikula guztiak berak idatzi, zuzendu eta interpretatzen ebazan.